Henrike I.a Ziprekoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1246 - 1253 ← Alizia Xanpainakoa - Plaisance Antiokiakoa →
1218ko urtarrilaren 10a - 1253ko urtarrilaren 18a ← Hugo I.a Ziprekoa - Hugo II.a Ziprekoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Nikosia, 1217ko martxoaren 3a | ||||
Herrialdea | Zipre | ||||
Heriotza | Nikosia, 1253ko urtarrilaren 18a (35 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nikosia | ||||
Familia | |||||
Aita | Hugo I.a Ziprekoa | ||||
Ama | Alizia Xanpainakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Alix of Montferrat (en) Stéphanie de Barbaron (en) Plaisance Antiokiakoa | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | House of Lusignan (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Seigarren Gurutzada |
Henrike I.a, Potoloa (frantsesez: Henri de Lusignan; Nikosia, 1217ko maiatzaren 3a - ibidem, 1253ko urtarrilaren 18a) Zipreko erregea izan zen 1218tik 1253ra.
Hugo I.a Ziprekoa eta Alizia Xanpainakoaren semea izan zen. Zortzi hilabeterekin errege bihurtu zen aita hil ondoren. Alizia izan zen erregeordea, baina bere osaba Filipe Ibelingoari eman zion gobernua. Filipe hiltzean, bere anaia Joanek hartu zuen erregeordetzaren ardura.
Henrike zortzi urterekin koroatu zuten Nikosiako Santa Sofia elizan. 1228an, Frederiko II.a enperadoreak erregeordetza Amalric Balraisi ematera behartu zuen Joan. Hala ere, Frederiko uhartetik joan ondoren, Joanek kontraerasoa jo eta kontrola berreskuratu zuen, eta, ondorioz, Lombardiarren Gerra hasi zen. Henrikek bere erresumaren kontrola berreskuratu zuen hamabost urterekin, 1232an.
Jerusalemgo erregeordea ere izan zen 1246etik 1253ra, Konradoren izenean.
Hiru aldiz ezkondu zen, Alix Montferratekoa, Estefania Lamprongoa eta Plaisance Antiokiakoarekin. Hirugarren emaztearekin Hugo II.a Ziprekoaren aita izan zen.